Aste honetan, bi film ikusi ditugu: Agnes (Mickey Reece, 2021) eta Hellhole (Bartosz M. Kowalski, 2022). Bietan monasterioetan ibili gara, eta bietan deabruaren hatsa sentitu dugu. Baina batean, asperduraren deabruaren hatsa izan da. Bertzearekin, berriz, ederki pasatu dugu.