Leire Etxezarreta (Neomak): "Gure lehenengo kontzertua izanen da Gaiarren eta ilusio handiarekin gaude"

Miren Mindegia 2024ko mar. 20a, 15:52

Trikitixa eta soinu garaikideak uztartzen dituen talde gipuzkoarrak kontzertua emanen du larunbatean Iruñeko Gaiarre antzokian

Euskal Herriko antzokietan barrena ematen ari diren biraren eskutik, Neomak taldeak kontzertua emanen du larunbatean, iluntzeko 20:00etan, Iruñeko Gaiarre antzokian. Lehenengo aldia izanen du talde gipuzkoarrak antzoki iruindarrean eta, hartara, "gogotsu eta ilusioz" datozela aitortu digu Leire Etxezarreta taldekideak. Sarrera guztiak dagoeneko agortu dira.

Kepa Junkeraren ingurumarian elkartu ziren gaur egun Neomak taldea osatzen duten zazpi gazte gipuzkoarrak, orduko hartan Sorginak izenarekin. Urteekin proiektua indartuz joan da, musika garaikidearen soinuetan murgilduz, sustraiak trikitixaren munduan ongi errotuta mantendu bitartean. Tradizioa eta berrikuntza eskutik doaz Neomaken musikan eta irudian. Eneritz Aulestia, Alaitz Eskudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Maria Lasa, Amets Ormaetxea eta Garazi Otaegik osatzen dute Neomak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!