Martintxo Etxauri (sortzaile digitala): “Algoritmoek ez ezik, interfazeek ere eragiten digute”

Pello Argiñarena Urriza 2024ko mar. 20a, 12:44

Martintxo Etxauri Txo teknologia aditua da, ikus-entzunezko artista dugu. Gaur, sistema digitalekin komunikatzea ahalbidetzen gaituzten zubiak, interfazeak izan ditugu mintzagai Metropoli Forala saioan: ordenagailuaren sagua, teklatua, ukipen pantailak, aplikazioak, webguneen menuak eta abar.

Jakina den bezala, gure erreferentziak datu-base batean gorderik daude. Algoritmoek datu horiek erabiltzen dituzte. Interfazeek, datu horiek jaso eta ikuskatzen dituzte. Azken batean, teknologiarekin eta pertsonekin dugun harremana ezartzen dute. Egunero, hainbatetan erabiltzen ditugunez, gure ohiturak eta moduak zehazten eta finkatzen joaten dira, fisikoki, kognitiboki eta emozionalki ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!