Anabel Arraiza: "Mirentxu Purroyren 'Denboraren gibelean' filmak frankismo garaiko Iruñea erakusten digu"

Miren Mindegia 2024ko mar. 18a, 17:22

Zinemagile iruindarraren filma Iruñeko Kondestablearen jauregian proiektatuko da gaur, 19:30ean

Nafar Ateneoak antolatuta, gaur arratsaldean, 19:30ean, Mirentxu Purroyren Denboraren gibelean filma emanen da Iruñeko Kondestablearen jauregian. Frankok boterean 20 urte zeramatzan garaian kokatzen da zinemagile iruindarraren filma, Anabel Arraiza aktoreak kontatu digun moduan: "Jazarpen garai batera garamatza, 1953ko Iruñea horretara". Filmak haur talde bat erakusten digu, gerran garaituak izan ziren horiek seme-alabak; eta hauen egunerokoa alaitzen eta musikaz betetzen saiatzen zen protagonista bat: Klara andereñoa. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!