Gaur saio berezia izan dugu. Iruñeko Hizkuntza Eskolan Irati filmaren emanaldia izan dugu Euskal Kulturaren Astean. Eta emanaldiarekin batera, bi lagunen bisita: Paul Urkijo eta Iñigo Aranbarri etorri zaizkigu filma aurkeztera eta, nola ez, guk gure kobazulora eraman ditugu, Iratiz, Errementariz, zinema fantastikoaz, eta bururatu zaigun guztiaz mintzatzera. Plazer baduzue...
Zinema fantastikoari buruzko podcasta, Santi Leonek eta Jaume Gelabertek gidatua, Konpainia Karrikako Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Raibabel estudioan grabatua, Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortua.