20 urte pasa dira baina atzo gertatu balitz bezala gogoratzen dira Donibane auzoan egun horretako deiak, mezuak, tentsioa… Angel okina hil zuela Espainiako polizia batek eta bere semeak. Berrueta, Espainiako Gobernuak Madrilen izandako atentatuen egiletzaren bertsioa zuen kartela jartzeari uko egin zion. Mina, samina, amorrua… Polizia oldarraldiak tanatorio kanpoan eta barruan, erabat apurtuta zegoen familia bat.
Egun gogor horien ostean etorri ziren beste gehiago ere. Irainak eta mehatxu telefonikoak, aitortza falta, epaiketa gogorra… Senitartekoek ordea beti jaso dute auzoaren babesa.
Gaur ere horrela gertatuko da, erailketaren 20.urteurrena betetzen denean, Martin Azpilikueta kalean bertan arratsaldeko 18.30ean.