Aste honetan, Eskandinaviara joan gara, eta, gure esperientzian oinarrituta, badakigu bidaia atsegina izaten dela beldurrezko zinemaz ari garelarik, bai eta bertzenazko zinemaz ari garelarik ere. Patrik Eklund-en Konferensen (2023) ikusi dugu, eta gustatu ere gustatu zaigu.
Gero, hegazkina hartu eta AEBra abiatu gara, Eli Rothekin hitzordua baikenuen. Thanksgiving (2023) ere aunitz gustatuz zaigu. Konferensen filma bezala, hau ere slasher generokoa da. Eta bietan izugarri gustatu zaigu hiltzaile maskaradunak nola dantzatzen zuen aizkora. Tira, aizkora, edo eskura zuen bertze edozein tresna.