Arga ibaiak gainezka egin du Arrotxapean

Euskalerria Irratia 2024ko ots. 27a, 08:05

  • Udalak bertan behera utzi du aparkatzeko zonalde urdina Arrotxapea auzoan, uholde-arriskua duen eremuko ibilgailuak aparkatzea errazteko, datozen orduotan, ur-goraldia aurreikusten baita. 
  • Trafiko mozketak iragarri ditu foruzaingoak Arga ibaiaren eremuetan.

Nafarroako hainbat tokitan etenik gabe jarraitzen du euriak eta Aemet meteorologia agentziak prezipitazioen alerta egoera mantentzen du. Gainera, arratsaldean, haize-bolada gogorrak iragarri dituzte. 

Arrotxapea auzoan esaterako, Arga ibaiak gainezka egin du hainbat tokitan kale eta pasabideak estaliz. Iruñeko Udalak bertan behera utzi du aparkatzeko zonalde urdina Arrotxapea auzoan, uholde-arriskua duen eremuko ibilgailuak aparkatzea errazteko, 14:00ak arte, datozen orduotan, ur-goraldia aurreikusten baita.

Foruzaingoak trafiko egoeraren berri eman du eta udaltzaingoak iragarri ditu Iruñean zehar dauden errepide mozketak. Halaber, kontuz ibitzeko eta "ibaiaren ibilgura ez gerturatzeko" eskatu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!