Goxua’n Salsa taldeak, ostiralean, plazaratuko du bere bigarren diskoa, Urak eginen du bide izenpean, hamar kantako lana ondu dute. Diskoaren aurkezpen kontzertua Gasteizen eginen dute eta ondoren, bigarren hitzordua, Iruñean izango da martxoaren 27an.
Salsa ez ezik, cumbia, boleroak eta baita euskal zortziko bat ere aurki dezakegu Urak eginen du bide diskoan. Euskarazko kantak, instrumentalak eta gaztelaniazkoak sortu ditu taldeak. Eta, askotariko erritmo eta doinuez aparte, talde jendetsua da Goxua’n Salsa eta hango eta hemengo musikariek osatzen dute; guztira 15 kolonbiar eta nafarrek osatzen dute.
Taldearen konposizio propioak beraz, entzungai, Zentral aretoan, martxoaren 27an, asteazkenarekin. 20:00etan izango da ate irekiera eta DJ Reimyk girotuko du aretoa 21:00etan kontzertua hasi bitartean. Ordura arte, Urak eginen du bide diskoarekin gozatzeko aukera ostiraletik aitzina.