Orkoiengo Euskaltzaleak: "Gure eskubideak bermatu nahi ditugu, ez dugu pribilegiorik nahi"

Pello Argiñarena Urriza 2024ko ots. 21a, 12:47

Duela zenbait aste, Orkoiengo alkate Alex Lopezek adierazi zuen udalak antolatutako euskarazko jardueretan, euskara dakitenek soilik parte har dezaketela eta gaztelaniazkoetan, euskara dakitenek ere parte har dezaketela. Bere hitzetan, “euskaraz dakitenak pribilegiatuak dira”. Horrekin batera, udal agintaritzak erabaki du orain arteko ordenantza aldatzea. Orkoiengo Euskaltzaleak ekimeneko kideen ustez, araudi berriak edukiz hustuko du orain arteko ordenantza eta alkateak nahi duen neurrian beteko du”. Metropoli Forala saioan izan dira Aitor Zandueta eta Ainhoa Otaegi orkoiendarrak gaiaz solasean.

Orkoiengo Euskaltzaleak taldeko kideak zehaztu dutenez ez dago bermaturik herriko aldizkari elebiduna, administrazioan euskaldunek arreta jasotzea, euskarazko dokumentu ofizialak izatea, informazioa kartel eta errotuluetan azaltzea eta haur eskolako eskaera bermaturik izatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!