Ane Aldaia (DJ Señora): “Musika eletronikoa beti izan da Iruñean, nahiz eta espazio underground-etara mugatu”

Euskalerria Irratia 2024ko ots. 16a, 10:46

DLC Kultur musika elektronikoa zabaltzeko plataforma da. DJak dira kide gehienak. Internet sarearen bidez zabaltzen dituzte haien saioak eta streaming bidez ere ikus daitezke. Ane Aldaia, DJ Señora izan dugu Metropoli Forala saioan xehetasunak ematen.

Musika elektronikoa Iruñean beti izan dela nabarmendu du Aldaiak. Dena den aipatu digu nahiko bazterrean eta toki jakin batzuetara mugatu dela musika estilo hau.

Kokagune fisikoa ere badaukate. San Miguel karrikak eta San Frantzisko plazak bat egiten duten kale kantoi horretan dute haien egoitza. Leihatila handia dute plazara begira eta bertatik igarotzen den edonork ikus ditzake musika paratzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!