Amatasunaren inguruan hausnartzeko beharretik abiatuta sortu zuten Oihana Iguaran bertsolariak eta Amaiur Luluaga dantzariak 'AMAraun' ikuskizuna, bertsoa eta dantza. Izan ere, diziplina guztiak ageri dira oholtzan eta ez da bakar bat ere nagusitzen bestearen gainetik. Iguaranekin amatasunaren eta amaren irudiaren inguruan gizarte mailan eraiki den irudia desegitearen beharraz aritu gara, baita emakumeen esperientzietatik abiatuko diren errepresentazio anitzak erakustearenaz ere.