Xabi Olkoz (musikaria): "Ilunpetik argira egiten du ikuskizunak, Eguzkiloreren kondairak bezala"

Bidane Beloki Ezker 2024ko ots. 9a, 13:25

Jazz musika eta mitologia uztartzen dituen emanaldia da Eguzkilore proiektua, Xabi Olkoz musikariak sortua. Gaur arratsaldeko 20:00etan eginen dute emanaldia Zizur Nagusiko Kultur Etxean.

Jazz laukote klasikoa, off ahotsa, proiekzioak, eta batez ere, mitologia eta folklorea daude Mikel Olkoz musikariak sortu duen Eguzkilore proiektuaren gibelean.

Kontserbatorioan Jazz ikasketak egin zituen Olkozek, eta pandemia garaiak bultzatuta bere betiko beste zaletasun bati heldu zion. Jazz musika eta mitologia uztartzeko bidea topatu zuen: Eguzkilore.

Proiekuak zazpi kantak osatzen dute, alde batetik, sei jainko eta jainkosa, eta bestetik, eguzkilorea, ikuskizunaren ardatz eta leitmotiv-a. Izan ere, Eguzkiloreren kondaira kontatzen du zazpi musika piezekin, iluntasunetik argirantz egiten du emanaldiak, kondairak berak bezala; “deskripzio musika” dela azaldu du Olkozek.

Emanaldia gaur arratsaldean eginen dute Zizur Nagusiko Kultur Etxean, arratsaldeko 20:00etan. Baina, ikuskizuna ez ezik zazpi pertsonaia mitologikoekin osatutako diskoa ere kaleratuko dure datorren astean. Diskoko hiru abesti izateko aukera izan dugu primizian, Metropoli Foralean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!