Hedy Lamarr, wifia asmatu zuen Hollywoodeko izarra

Miren Mindegia 2024ko ots. 8a, 17:56

Asteartean 'Bombshell: The Hedy Lamarr Story' dokumentala emanen da Iruñeko Golem Baionan, Emakumeak Zientzian zikloaren eskutik

 

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira antolatzen den Emakumeak Zientzian zikloaren 8. edizioak Bombshell: The Hedy Lamarr story dokumentala ekarriko du datorren asteartean Iruñeko Golem Baiona zinemara. Filmak, 1940-50eko hamarkadetan Hollywoodeko izar garrantzitsuenetako baten aurpegi ezezagunena erakusten du, asmatzaile eta ingeniariarena hain zuzen ere. Arlo horretan, mundu garaikidean ezinbestekoa den wifi komunikazioaren sistema aurrekaria asmatu zuen Lamarrek, Bigarren Mundu Gerra garaian. Teknologien eta komunikazioaren sektorea irauliko zuen asmakizun horren onarpena, aldiz, askoz ere beranduago iritsi zitzaion, eta patentea bazuen arren, ez zuen horren irabazirik sekula atzeman. 

Mari Luz Guenaga Deustuko Unibertsitateko Informatika, Elektronika eta Komunikazioen Teknologia irakasleak aurkeztuko du asteartean, 19:00etan. Guenagaren iritziz, ezinbestekoa da emakumeek zientzien arloan historian zehar egin dituzten eta gaur ere egiten dituzten ekarpenak onartzea. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!