Konpainia Karrikako Amesgaiztoa

Konpainia Karrikako Amesgaiztoa 2x17 | Nor ote da Madeline O'Malley?

Euskalerria Irratia 2024ko ots. 8a, 11:34

Film bakarra ikusi dugu aste honetan: Ti West zuzendariaren The Innkeepers (2011). Baina film bakarrean hiru film eta hiru genero ikusi ditugu: film indie bat (pertsonaia nagusiak, behinik behin, film indie batetik atereak iduri dute); Ghostbustersen estiloko komedia bat (hura bezain irri-emangarria izan gabe); eta James Wanen ildoko etxe sorginduen generoko film bat (Wanenak bezain beldurgarria izan gabe).

Zinema fantastikoari buruzko podcasta, Santi Leonek eta Jaume Gelabertek gidatua, Konpainia Karrikako Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Raibabel estudioan grabatua, Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!