Zaldiko Maldikoren irakurle taldeak Victor Catalaren Atsoa eleberria izango du hizipide gaur arratsaldean. Caterina Albert kataluniako idazleak Victor Cataláren ezizenean argitaratu zituen ipuinen antologia bat da Atsoa. Sagastibeltza izeneko egileak sinatzen du itzulpena eta Blanca Llum Vidalek egin du ipuinen aukeraketa.
Antologia honek Víctor Catala idazlearen narratiban bidaia bat proposatzen du, mende erdi batean idatzitako hamar ipuinen bitartez. Modu kronologikoan aurkeztuak dira, eta idazleak bere bizian argitaraturiko lehen eta azken ipuinek, biak ala biak hemen jasoak, zirkulua ixten dute: aita ezezagun eta ama kementsu baten kumea dute protagonista, bizi den ingurunean bere lekua egin nahian borrokan dabilena.
Arratsaldeko 19:30etan izango dute liburua aztergai Zaldiko Maldikoko irakurle taldean, elkartearen egoitzan bertan.