Zaldiko Maldikoren irakurle taldean Victor Cataláren Atsoa eleberria izango dute hizipide; Sagastibeltza ezizeneko egileak sinatzen du itzulpena. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da saioa.
Antologia honek Víctor Català idazlearen narratiban bidaia bat proposatzen du, mende erdi batean idatzitako hamar ipuinen bitartez. Modu kronologikoan aurkeztuak dira, eta idazleak bere bizian argitaraturiko lehen eta azken ipuinek -biak ala biak hemen jasoak- zirkulua ixten dute: aita ezezagun eta ama kementsu baten kumea dute protagonista, bizi den ingurunean bere lekua egin nahian borrokan dabilena.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.