Oskar Arantzabal: "Krutwig bere garaiari aurrea hartu zion pentsalari heterodoxoa izan zen"

Euskalerria Irratia 2024ko ots. 5a, 18:37

'Krutwig bere mendeurrenean berrirakurtzen' liburuan, pentsalari getxotarraren ekarpenak aztertu dituzte hainbat egilek

Ezezagutzatik berreskuratzea eta merezitako lekua ematea. Horiek izan dira 'Krutwig bere mendeurrenean berrirakurtzen' liburua osatu duten 13 egileen helburua. Izan ere, Federiko Krutwig bere garaiari aurrea hartu zion pentsalari apurtzailea izan zen, horrexegatik erakundeen eta garaiko jende askoren mespretxua jaso zuena. Askok bizkarra eman zioten arren, saiakera kolektibo gisa definitu duten liburuaren egileek diotenez ezinbesteko ekarpenak egin zizkion euskal pentsamenduari, garaikidetasunik galdu ez duten ekarpenak, bestalde. 

Hala iritzi dio Oskar Arantzabalek, Agnès Caers, Alejandro Zobaran, Xabier Amuriza, Jose Manuel Ertzilla, Karlos del Olmo, Georgios Karakasis, Xabier Renteria, Inhar Agirrezabal, Joseba Arruabarrena, Aitzol Altuna, Baleren Bakaikoa eta Vicente Huicirekin batera liburua osatu duenak. Irrintzi Plazan, egile interesgarri bezain ezezagun honen inguruan aritu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!