ZiaFest musika jaialdiaren II. edizioa, larunbatean

Pello Argiñarena Urriza 2024ko ots. 2a, 14:09

Larunbatean, Txantreako Akelarre Kultur Elkartean, Iruñerriko  metal musika talde zenbaiten emanaldia izanen da. Oholtza gainean, Piedra, Vakumm eta Arima Sutan taldeak. Horretaz gain, Quraia taldearen omenez hainbat abesti joko dituzte bertan bildutako musikariek. Sarrera doan da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da kontzertua. Metropoli Forala saioan Arima Sutan taldeko kide Iker Zia  eta Alex Ros izan genituen zuzenean jotzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!