Bi film ekarri ditugu gaurkoan. Biak ingelesez hitz egiten ez duen Amerikan kokatuak, eta biek ekologiarekin-edo zerikusia dute. Batean, Animales humanos (Lex Ortega, 2020), bi familiaren arteko gatazka konponezina ikusiko dugu; bertzean, The Green Inferno (Eli Roth, 2016), gustu gastronomiko berezi samarrak dituen tribu bat ezagutuko dugu. Eta beti bezala, bien gaineko kritika eraikitzailea egin dugu. Etorri, plazera baduzu.
Zinema fantastikoari buruzko podcasta, Santi Leonek eta Jaume Gelabertek gidatua, Konpainia Karrikako Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Raibabel estudioan grabatua, Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortua.