Irratiko Musika Eszena

Egun Motelak kolektiboa aurkezteko kontzertuak antolatu dituzte larunbatean

Euskalerria Irratia 2024ko urt. 26a, 12:48

Bris, Oki Moki eta Nakar taldeek joko dute eta hainbat pintxada egongo dira; Aitzina tabernan 20:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan 5 euroan salduko dira. 

Larunbatean, urtarrilaren 27an, Egun Motelak kolektiboa aurkeztuko dute, eta horretarako, kontzertuak antolatu dituzte Aitzina tabernan. Bris, Oki Moki eta Nakar taldeek joko dute eta ondoren, Arima zaurituak eta Gamma x Raffito x Xuxxeren eskutik DJ pintxadak. Arratsaldeko 20:00etan zabalduko dituzte ateak eta sarrerak unean bertan, 5 euroan eskuratu daitezke. Hiuzz taldeko Markel Floresek eta Martin Ziriza Tatxerseko musikariak aurkeztu dute kolektiboa Metropoli Foralean.

Egun Motelak Iruñerriko musika kolektibo berria da, besterik gabe, maite duten musika talde edo bakarlarien kontzertu zein pintxadak antolatzeko xedea duena. Autogestioa oinarri, Tatxers, Hiuzz, Melenas, Boys kissing boys eta Blessure taldeetako kideek osatzen dute.

Hasierako helburuei begira, momentuz, urtean hiruzpalau kontzertu edo jaialdi antolatu nahi dituzte, baina Floresek eta Zirizak aitortu dutenez "edozein proposamen eta taldeen eskaerak entzuteko irekita daude"; "Mugarik gabe Iruñean kontzertuak antolatzeko erraztasuna eman nahi dugu".

Hona hemen larunbateko aurkezpen festari begira Ziriza eta Floresen musika proposamenen zerrenda:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!