Aste honetan ez gara suerte onekoak izan. Seko aspertu gaituen film bat ikusi dugu, The Love Witch, (Anna Beller, 2016), eta hotz utzi gaituen bertze bat, Talk To Me (Philippou anaiak, 2022). Alde ona da saioan gustura aritu garela biak larrutzen, batez ere lehendabizikoa, bi ordukoa izanda ere guri hamar ordu luzekoa iduritu baitzaigu.
Zinema fantastikoari buruzko podcasta, Santi Leonek eta Jaume Gelabertek gidatua, Konpainia Karrikako Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Raibabel estudioan grabatua, Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortua.