Voguea ball kulturaren baitan baino ezin daiteke ulertu. Voguea da ball kulturaren alderdi adierazgarriena ez ezik, eragin handiena izan duena. XIX. mendearen hirugarren herenera egin behar dugu atzera dragball mugimenduaren hastapenak kokatzeko; New Yorkeko Harlem auzora, zehazki.
Harlemen komunitate beltz eta latindarra drag ballak antolatzen hasi zen: maskaradak eta dantza-gala nahasten zituzten ekitaldiak. AEBetako gerra zibilaren osteko gizarteak Hamilton Lodge Balls edo Faggots Ball (Marikoien dantza) izenaz ezagutzen zituen galak hartzen zituen aldizka. Hala ere, New Yorkeko beste leku batzuetan ere antolatu ziren, hala nola, Rockland Palacen edo Madison Square Gardenen.
Egun, RuPaul's DragRace edo POSE telesailei esker guztiz mainstream bilakatu den arren, jatorrian underground kulturan garatzen da, noski. Hala ere, hementxe hurbilpen bat eta Julen Otaegi kazetariak Hizkuntzak, mattia, ikaxi artikuluan egindako beste bat. Eta zalantza bazenuen, bai, Iruñean ere badugu etxe bat: Kiki house of anunaki.