Oskia Ugarte: "Arte esperientzia murgiltzaileak ikusten ditugun bitartean ez dugu astirik pentsamendu kritikoa izateko"

Bidane Beloki Ezker 2024ko urt. 12a, 13:36

Esperientzia murgiltzaileak, bideo mapping-a, eta, oro har, kultur erakundeetatik kontsumitzera bultzatzen gaituzten ikuskizunek gogoetarako tartea baztertzen dute. Kulturaren kontsumoa eta instituzioen estrategia ezbaian jarri ditugu Oskia Ugarte Uharteko Arte Garaikideko Zentroko zuzendariarekin.

Egungo goi-mailako kultura ikuskizun erraldoia da, sektoreko erakundeek antzeztua. Berehalako eta etengabeko kontsumorako interesguneak diseinatzen baitituzte. Ikusleei, kontsumitzaileei alegia, mapa eskuan, arreta nora bideratu esaten zaie ikuskizunaren parte sentitzen diren bitartean.

"Argazki-bilduma" izatera mugatutako kultura bultzatzen dute egun erakundeek eta politikek. Etengabeko ikuskizuna bilatzen da arteak eta kulturak oro har sortu behar duen zirrara eta kritikotasunari tarterik utzi gabe; kulturaren 'Disney-fikazioa' aipatu du Ugartek.

Erakusketa murgiltzaile edo interaktiboa zein bideo mapping ikuskizunen atzeko estrategia komertziala, zein da? Gogoetarako tarterik ez dagoela salatzen du Ugartek, "ikuskizun hutsa da bultzatzen dena". Bada, artistekin biltzea gomendatzen digu Oskia Ugartek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!