Gaurko saioan gauza arraroak ikusi ditugu: katalan hiztunik ez duen Bartzelona, monumentuak egiten dituzten zonbiak, eta Sergio Leoneren filmen, Mad Maxen eta Indiana Jonesen eraginak biltzen dituen western korearra. Gauza arraro horietarik, batzuk gehiago gustatu zaizkigu, bertze batzuk baino. Txiste txarrak ere egin ditugu, hiru film hauek komentatu bidenabarkoan: Asmodexia (Marc Carreté, 2014), Les affamés (Robin Aubert, 2017) eta The Good, the Bad, the Weird (Kim Jee-woon, 2008).
Zinema fantastikoari buruzko podcasta, Santi Leonek eta Jaume Gelabertek gidatua, Konpainia Karrikako Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Raibabel estudioan grabatua, Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortua.