Ana Arsuaga (Verde Prato): "Reggaetoia eta euskara uztartu ditut disko honetan"

Miren Mindegia 2024ko urt. 3a, 11:54

Santas Pascuas musika jaialdiaren eskutik, Verde Pratoren kontzertua izanen da ostegunean Iruñeko Zentral aretoan.

Santas Pascuas musika jaialdiaren eskutik, Verde Pratoren kontzertua izanen da ostegunean Iruñeko Zentral aretoan, Jimena Amarilloren emanaldiarekin batera. Verde Prato proiektuaren atzean dagoen Ana Arsuagak azaldu moduan, kontzertuan azken diskoko kantuak interpretatuko ditu, pop elektroniko kutsuko Adoretua lanekoak.

Adoretua diskoa Bilboko El Tigre estudioan grabatu zuen Arsuagak, Jon Agirrezabalaga soinu teknikariarekin. Orotara, erritmo markatuko zazpi abesti biltzen ditu lanak, horietako batzuk regetoiaren generoaren baitan ere klasifikatu daitezkeenak. 

Zentraleko emanaldia iluntzeko 20:30ean hasiko da eta ordu erdi lehenago zabalduko dira aretoko ateak. Sarrerak oraindik eskuragarri daude Zentraleko webgunean, baita bertako leihatilan ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!