Herreraren esanetan, "hasierako abestietan gitarren nagusitasuna begibistakoa zen. Orain, berriz, musika elektronikoak eta sintetizadoreak gehiago erabiltzen ditugu kantak sortzeko".
Pop melodiak daude oinarrian baina estilo ezberdinak nahastea gustatzen zaie: post-punka, jangle-popa, indie eta shoegaze erritmoak, esate baterako. Azken hilabete hauetan bira luzea egiten ari dira Europa osoan zehar.