Gaur klasikoetara begira jarri gara. Eta klasikoetan gustuko dugun zuzendari bat hautatzekotan, Sam Raimi hautatuko genuke. Evil Dead trilogia mitikoaz gainera, bertzelako film batzuk ere egin ditu: Drag me to Hell, Darkman... Eta Raimiren eskutik, Bruce Campbell aktorea: hura ere gure gustukoa. Behingoz, kritika onak bertzerik ez dugu eginen. Edo ia-ia.
Zinema fantastikoari buruzko podcasta, Santi Leonek eta Jaume Gelabertek gidatua, Konpainia Karrikako Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Raibabel estudioan grabatua, Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortua.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!