Oso une politiko "inportante eta berezian" sortu zen 2013an Katakrak. Abenduaren 31an 10. urteurrena ospatuko dute, eta, efemerideari heltzeko, literatura (hitza), eta, musika (kantuak), uztartu dituen Hau dena LP bikoitza sortu dute.
Efemerideak bizitzeko modu diferenteak daude. Baina, "garbi dagoena da efemeride batek egiten duena dela lehenaldia orainaldia inbokatu, baina, nahi duelako historia jakin bat markatu edo jendea alde jakin batera lerrokatu", azaldu Hedoi Etxarte Katakrakeko kideak. "Ariketa bat proposatzea" izan zen urteurrena ospatzeko bidea eta emaitza: 24 orrialdetako libretoa, bi aldetako posterrak eta bi LP. Etxartek aitortu du, "modu fin eta ederrean" erantzun diote ariketari parte hartzaileek.
Hau dena egiteko iradokizunik gabeko ariketa bat izan da Hau dena. Katakrak argitaletxeko 12 liburutan oinarritutako 12 kantu sortu dituzte artistek. Horren erantzule, Ion Celestinoren eta Moises No Duermeren produkzioa, eta, noski, elkarlana eta kooperazioa. 87 musikari, ikus-entzunezkoetan aritutako 7 artista eta 17 laguntzailek parte hartu dute.
Formatu berria, grabatze molde berriak eta elkarlan berriak sortu dituzte Kale Nagusiko estudio inprobisatuan. Hau denak iragartzen duen bezala "biolontxeloak, gitarrak, akordeoiak, txakurrak, xake-taulak, arroza, haurrak, alfonbrak, mikrofonoak, zigarroak leihoan…” denetarik erabili dute.
Besteak beste, Ibil Bedi, Raimundo el Canastero, Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Chill Mafia, Los Chicos del Maiz edo J Martina entzungo ditugu dagoeneko eskuratu daitekeen LP bikoitzean. Astelehenetik aurrera, azaroaren 27tik, kantu guztiak egongo dira entzungai. Abenduaren 20an, arratsaldeko 19:00etan. Bitartean, Raimundo el Canasteroren C.D.P. entzun dugu primizian.