Aste honetan, eta hori ez da beti gertatzen, gustatu zaizkigun filmak izan ditugu mintzagai: David Brucknerren Hellraiser, Paco Plazaren Hermana muerte eta Bryan Bertinoren The Dark and the Wicked. Bakoitzak bere estiloa ongi pasarazi digu. Batzuetan nahiko gaizki, alegia. Guk ere gurekin ongi pasatzea espero dugu. Edo gaizki. Ez, ez, aukeran, ongi.
Zinema fantastikoari buruzko podcasta, Santi Leonek eta Jaume Gelabertek gidatua, Konpainia Karrikako Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialaren Raibabel estudioan grabatua, Euskalerria Irratiarekin elkarlanean sortua.