Kike Diez de Ulzurrun, Iruñeko Komunikabideak Fundazioko kidearen esanetan “Jagoba Arrasate euskaldun eta euskaltzalea dugu, Iruñera etorri zenetik euskaraz egin du, naturaltasunez: prentsaurrekoetan, ekitaldi publikoetan, ospakizunetan, entrenamendu eta partidetan ere”. Bere ustez, pertsona estimatua, umila eta normala da, hortik gutxi duen futbol munduan.
IKF Fundazioak nabarmendu duenez “begibistakoa da futbolak eragin handia daukala gure gizartean, eta Osasuna dela nafarrok batzen gaituen sinbolo nagusienetarikoa. Hori dena kontuan harturik, oso pozgarria da Arrasateren jokamoldea, euskarari ospe, bultzada eta ikusgarritasuna ematen baitizkio”.