Metropoli Glamour

Iñaki Rubio (kazetaria): "Askotan homosexualei kriminalizatzen gaituzte ligatzeko aplikazioak erabiltzeagatik"

Bidane Beloki Ezker 2023ko aza. 2a, 12:16

Ligatzeko aplikazioen erabilera, funtzionamendua, esperientziak, eta batez ere, estigmak eta tabuak izan ditugu hizpide Iñaki Rubio Mendoza Berriako kazetariarekin.

Grindr, Tinder, Badoo, eDarling, Meetic, Kaixomaitia.eus... Hamaika dira jendea ezagutzeko eta espresuki ligatzeko aplikazioak. Ligatzeko kode berriak eta harremanak sortzeko beste moduak zabaldu dira sarean. Lotsa galtzeko eta askatasuna zabaltzeko tresna dira ligatzeko aplikazioak. Baina, betiere, bi noranzkotan joan daitezke arrisku eta askatasunen arteko muga topatzen ez bada.

Aplikazioen funtzionamendua, kodeak, erantzukizun afektiboa, arriskuak, onurak, eta noski, estigmak izan ditugu hizpide Rubiorekin. Eta zuk, zer iritzi duzu ligatzeko aplikazioen inguruan?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!