"Nola sentitu daitekeen hain urrun dagoen kultura bat hain gertu"

Bidane Beloki Ezker 2023ko urr. 13a, 11:18

Nafar Haziak dokumentala estreinatuko du Ortzadarrek 2022an Argentinara egindako bidaia eta harreman kulturalen sustraiak ezagutzeko.  Metropoli Foralean izan ditugu Izaskun Barber, filmaren sortzaileetako bat, eta Ander Zudaire, dantzari eta proiektuaren antolatzaileetako bat, dokumentala eta Ortzadarren 50. urteurrena hizpide.

10.000 kilometroko bidaia. Iruñeko Arrotxapea auzoko egoitzatik Argentinara egin zuen bidaia Ortzadar Euskal Folklore elkarteak. Buenos Aires, Rosario, San Carlos de Bolivar eta Mendozako nafar etxeak bisitatu zituzten 2022ko abenduan, bi astez. 1995ean hasi ziren Ortzadarreko kideak Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean Argentinako nafar etxeetan dantza eta musika ikastaroak eskaintzen. 

Egun, musika, dantza, gastronomia, kultura oro har, eta beste hamaika gauza partekatzen dituzte Argentinako kideekin. Ortzadar taldeak egindako azken bidaian, esperientziak partekatu eta Euskal Herriko publikoari ere gerturatzeko ideia planteatu zuten. Hartara, Ortzadarreko dantzari, musikari eta ikusentzunezko adituen talde batek egin zuten bidaia, eta horren fruitua da Nafar Haziak dokumentala. Herrimina eta kulturen arteko elkartasuna nabarmendu dituzte Barberrek eta Zudairek.

Urriaren 19an estreinatuko dute Nafar Haziak Golem Baionan. Arratsaldeko 20:00etan eginen dute lehenengo emanaldia, eta bigarrena, urriaren 20an, ordu berean, gaztelaniaz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!