Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere stand Up formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai, “23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago”, ikuskizunaren promozio esku orriak zehazten duenez. Ordubetearen bueltan izango dugu, umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko. Ikuskizuna Txalo Produkzioak eta Lamandangak ekoiztu dute. Sarrerak hemen eskura daitezke.