NUPek laugarren urtez jarraian Ikertzaileen Gau Europarra ekimenean parte hartuko du. Ikerketa-lana publiko zabalari hurbiltzeko xedez zientzia dastaketak, zientzia-pintxoak, tailerrak, ibilaldiak eta monologoak eskainiko dituzte; guztira 32 dibulgazio jarduera egongo dira Civicanen. 80 zientzialarik baino gehiagok parte hartuko dute eta Europar Batasunak munduko erronkei erantzuteko hiru mugarriri erantzungo diete: klima-aldaketara egokitzea, minbizia eta hiri adimendun eta klimatiko neutroak.
Hiri adimendun eta jasangarrien karietara, adimen artifiziala ikertzen duen Mikel Sesma eta mahatsetan zein mahats-bilketan aditua den Luis Gonzaga Santesteban izan ditugu Euskalerria Irratian.
Gonzagak 'Mahats barietateak eta haien ardoak dastatu, ulertu eta gozatu' saioa eskainiko du. Nola eragiten du mahatsak ardoan? Galdera horri eta beste hainbat erantzungo die ikertzaileak, bide batez, ardo dastaketa eginez. Arratsaldeko 18:00etan gaztelaniaz eskainiko dute eta 19:00etan euskaraz. Biak ala biak 25 lagunentzat izango dira.
Sesmak, aldiz, etorkizuneko munduari beste bide batez helduko dio. 'Adimen artifizial sortzailea' adimen artifiziala hobeto ulertzeko hurbilpena izango da, Chat GPT, Open AI eta bestelako tresnekin jolasteko aukera arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.