Maite Ziganda (SEI Elkartea): “Etorri berriak diren etorkinei migrazio-dolua arintzea da gure lana"

Euskalerria Irratia 2023ko abu. 2a, 15:14

Kulturarteko Gizarte eta Hezkuntza Zerbitzua eskaintzen du SEI Elkarteak. Migrazio dolu prozesuan dauden pertsonei laguntza emateko sortu zen elkarte hau. Atzerritik datozen gazte horiek gure artean dute familia. Gehienetan ama. SEI ekarteak ekitaldi eta saio bereziak antolatzen ditu elkarbizitza sendotzeko asmoz 

Maite Zigandak azaldu digu nerabeei harrera egiteko boluntaioak behar dituztela. Boluntarioei eskatzen dietena da abuztuan lau ordu ematea astean gazte hauekin egoteko bai hezkuntza -programan baita haien aisialdian ere. Gazte migranteen harrera programarako boluntariotza honakoa da: 

 Datak: 2023ko abuztuaren 1etik 26ra   Ordutegiak:                                                1. taldea. Astelehen eta asteazkenetan: 12 urtetik 15era. Gizarte- eta hezkuntza-programa (ikasgelako espazioa) 10: 30etik 12: 30era. Parte-hartze programa (aisialdia eta denbora librea) 12: 30etik 14: 00etara                         

2. taldea. Asteartea eta osteguna: 15-17 urte artekoa. Gizarte- eta hezkuntza-programa (ikasgelako espazioa) 10: 30etik 12: 30era Parte-hartze programa (aisialdia eta denbora librea) 12: 30etik 14: 00etara

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!