Ane Pikaza (Erriberriko jaialdia): "Askatasunari begira gai izan behar gara edozein gai taula gainean ikusteko"

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 21a, 12:33

Uztailaren 21etik abuztuaren 6ra, inklusioa eta parekidetasuna ardatz, 22 obra eskainiko dira Erriberriko Antzerki jaialdian.

Erriberriko antzerki jaialdiaren 24. edizioa abiatu da gaur, eta abuztuaren 6ra bitartean musika, dantza, zirku eta antzerkia bilduko dituen diziplina anitzeko programazioa eskainiko dute aurten ere. 22 obra aurkeztuko dituzte 39 emanalditan ikusgai egongo direnak eta horietatik, 13 obra emakumeek sortuak dira. Maria Goiricelayarekin batera bigarrenez jaialdiaren zuzendaritza artistikoaz arduratzen da Ane Pikaza. 

Parekidea, inklusiboa eta intergenerazionala izango da aurtengo edizioa; izan ere, ibilbide luzeko artistak artista gazteekin topatzeko aukera eskainiko du. Askotariko gaiak jorratuko dituzte ikuskizunak eta zentsurari aurre eginda, haien artean, Burgosen zentsuratu zuten El mar: visión de unos niños que no lo han visto nunca Xavier Bobések eta Alberto Conejerok zuzendutako lana. Bestalde, euskarazko eskaintza bakarra egongo da jaialdian: Lore More konpainiaren Trapu Zikinak antzezlana. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!