Aurreko legegintzaldian iragarri zuen Navarra Sumaren aginte taldeak Zangotza kalean, Gurutzearen plazan parkina eraikitzeko asmoa eta bertan dagoen zuhaizteria suntsitzekoa. Bada UPNren, Cristina Ibarrola alkatearen aginte taldeak dagoeneko hori abiatzeko agindua eman du. Atzo eman zuen agindua alkateak.
Parkinaren aurkako plataformak, sare sozialetan salatu duen moduan alkateak dagoeenko akta sinatu du eta zuhaitzen mozketa une batetik bestera hasi liteke, izan ere Udaltzaingoak sare sozialetan ohartarazi du gaurtik aurrera Zangotza kalea ibilgailuentzako moztuta izanen dela.
Buenos días #Pamplona
— Policia Municipal Udaltzaingoa 092 (@PamplonaIrunaPM) July 18, 2023
Alteraciones de tráfico en la ciudad:
- Avda. Pío XII nº 13
- Camino del Plazaola
-Calle Monasterio de Irache con Cuesta de La Reina
- Avda. Zaragoza
-C/ Alberto Toca
-C/ Paulino Caballero
-C/ Sangüesahttps://t.co/IEF7cGWfythttps://t.co/K7NMbNc1TC
Dagoeneko bizilagunak biltzen hasiak dira Gurutzearen plazan eta beharginak ere hasi dira hesiak paratzen.
Egoera salatzeko biharko elkarretaratzea deitu dute eguerdian udaletxe plazan eta beste hainbat protesta ekimen egin dituzte, besteak beste Sanfermin festen ostean haien zapiak utzi dituzte zuhaitzetan bigarren zabalguneko bizilagunek, hiriko biriketako baten aldeko maitasun mezuekin batera.