Sanferminak bai, hauteskunde kanpaina ere bai…
Bai halaxe da egunotan asko mugitzen naiz kaleetatik eta harrituta jendea nola dituen buruan hauteskundeak eta ze politizatua dagoen.
Nola daramazu kanpaina berezi hau?
Ongi. Esperientzia bitxia izaten ari da, baina baikor gaudenez, aurrera.
Politika gaiak askotan uztartzen dira festekin, aurten esate baterako isun mehatxuak taberna, elkarte eta Peñetan…
Pairatu dute beraiek eta guk ere, gure lehendabiziko ekitaldia debekatu ziguten. Argi dago, ahots eta jarduera batzuk ez dituztela nahi, nahiago dutela beste motako festa eredua eta beste mota bateko mezuak zabaltzea. Jarraitu behar dugu aldarrikatzen lekuak, espazioak…Sanferminak hori direlako, nahi duenak berea egiteko aukera izatea.
Tamalez festa hauetan, berriz ere eraso sexistak izan dira gure karriketan
Frustrantea ere bihurtu daiteke. Bhein eta berriro errepikatzen dira horrelako errealitateak, gure gizartean sustraituak daudelako. Jarraitu behar dugu salatzen, mezu positiboak zabaltzen, horrelako adierazpenak ezin ditu gizarteak onartu eta geroz eta gehiago gizonak konzientziatzen, beraiek beren berdinekoei esan behar diétela ezin dela askatasuna murriztu inori.
Eta orain berdintasun arduradun Carlos Salvador jarri du Ibarrolak
Kontraesana ezta? Pertsona horrek nola zabalduko ditu mezu berdinzaleak? Nola bultzatu feminismotik esaten digutena, nola?
Geroa Baiko Koldo Martinezek lehengoan, EH Bilduri leporatu zion Cristina Ibarrola alkate izatea eta bere erabkien ardura…
Koldo Martinezek badaki, hau guztiaren ardura nork duen. Argi eta garbi dago noren erantzunkizuna den, horrelakoak esatea soilik dakar, benetan ardura duenari, erantzunkizuna kentzea.
Bien bitartean, Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioek aurrera jarraitzen dute…
Gobernu anitz eta aurrerakoiaren formula errepikatzea nahiko nuke, baina ikusiko da zer gertatzen den uztailaren 23an. Bertan EH Bildu indartsu bat balego, hemen Nafarroan gauzak ere aldatu daitezkeelako. PSOE-k ikusiko du ere, zer egin behar duen eta ardurarekin jokatuko du.
Zentsura mozioa etor liteke Iruñean?
Hori da jendeak nahi duena eta gure nahia ere, baina joango gara ikusten. EH Bildu indartsua baldin bada Madrilen, baldintzatuko ditu gauzak bai han, bai Nafarroan eta baita Iruñean ere.
Sanferminetako unetxoa
Erraldoien agurra asko gustatzen zait, uztailaren 14an. Eta eguerdiko vermuta ere asko gustoko dut. Nafarroa Oinezeko txoko hori ere asko gustoko dut, bertan sortzen den giroa
Txokoa
Jarauta kalea.