Entzutekoak

Unai Hualde: "Gobernu negoziazioaz galdezka gerturatu zait jende asko Sanferminetako parrandetan"

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 11a, 13:26

Gobernu negoziaketak festen bitartean etenda geratu dira baina Sanferminak bukatuta itzuliko dira programa adostera PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroako kideak. Nafarroako Parlamentuko presidentea, Unai Hualde, Euskalerria Irratiko Sanfermintza saioan izan da egoeraren berri eta festetaz solasean.

Negoziaketak geldirik daude une honetan?

Iruñean Sanferminetan dena eteten da eta negoziaketak ere eten dira festetarako, baina  jaien aurreko egunetan hasi ginen negoziaketa programatikoetan eta 15etik aurrera berrekingo diogu.

Nola daude negoziaketak?

Berde daude, asko dago argitzeko oraindik. Guk publiko egin dugu zer den lehen bait lehen argitu behar dena, zein izango den talde bakoitzaren ordezkaritza gobernu berrian eta zeintzuk izan behar diren neurriak bermatzeko tresnak. Autogobernua, hizkuntza politika eta trantsizio ekologikorako neurriak nahi ditugu bermatu eta horretarako tresnak izan behar ditu programak eta gobernu egiturak.

 Parlamentuko mahaia osatu eta gero, plantoa egin zenuten bileretan. Eraginik izan al du?

Jarraitu behar izan dugu negoziazioan  mehatxu bat dago eta egutegiarekin. Hiru hilabete ditugu gobernua osatzeko eta inork ez du nahi hauteskundeak errepikatzerik. Baina asko dago oraindik ere negoziatzeko. Txibitek berak presente egon beharko luke negoziaketan gainera.

Ziur zara inork ez duela errepikapenik nahi?

Gaur egun ez naiz ziur. Parlamentu mahaiaren osaketarako gauza batzuk argi nahi genituen eta haiek argitu gabe, programa negoziatzen ari gara. Baina horren ostean egituraz eta ordezkaritzaz hitz egin nahi dugu. PSNk jakin behar du hau gobernu anitza dela, bere ordezkaritza %50ekoa dela soilik…eta EH Bilduren abstentzioa ere beharrezkoa duela inbestidurarako. Hitz egin beharko du.

Marra gorririk baduzue?

Contigo eta Geroa Bai Gobernuaren %50ª gara, beraz ardurak ere hori kontutan hartu behar dira. Gure pertsonak nahi ditugu negoziatzen ari garen programa hori kudeatzen.

 

Sanferminak

Sanfermin hauetan izan al duzu festetarako aukerarik?

Gauekoa baino eguneko festa egiten ari naiz aurten. Jende asko gerturatzen da bere gauzetaz hitz egiteko eta aurten, gobernu negoziaketaz galdezka etortzen dira.

Zer iruditu zitzaizun Cristina Ibarrolaren Sanferminen aurreko jarrera Herriko Taberna, Laba elkartea eta hainbat Peñen programa mehatxatuz?

Kezkagarria da. Estatuko hainbat lekutan espainiako eskuinak kulturaren kontra egin du eta Ibarrolak bide bera hartu du. Espero dut hortik ez jarraitzea…

Sanferminetako unetxo bat

Gaiteroak txupinazo egunean ikusten ditudanean gustoko dut. Txistularien alardean eta Kantu Jaian egon naiz, muriskaren inguruan dagoen guztia gustatzen zait-

Txoko bat

Zaldi zuria oso polita da urte osoan eta Sanfermientan ere badu bere xarma.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!