Guztira lau entzierro egiten dira, lehenengo biak txiki-txikientzako eta beste biak helduago direnentzat. Lehenengo bietan, gurasoek haurrei korrika egiten lagun diezaiekete baina besteetan ez, izan ere, azkar joaten dira gurpildun zezenak eramaten dutenek.
Gurutze gorria bertan dago, suziria botatzen dute, santuari abesten zaio eta udaltzainen marra errespetatu behar da, hori guztia txikien entzierroa benetako entzierroaren ahalik eta antzekoena izan dadin.