Mikel Idoate irratiko lagun eta pilotari ohiarekin hurbildu da Euskalerria Irratia Labrit frontoira. Bonboikutxa mukuru beteta azaltzen da arratsalde eta gauero.
Emakumeen txapelketak ere arrakasta izan zuen festaren atarian. Sanferminetako aisialdi aukera bihurtu da esku pilota jaialdia, eta hori albiste ona da Idoaterentzat “gazte askok lehen harremana” festetan egiten dutelako eta hori “oparia da esku pilotarentzat”.
Festaz gozatzeko aukera izan du lanarekin uztartuz noski. Izarra tanatorioko lana Euskal Telebistako emankizunekin uztartzen du eta udan Euskal Herriko txokoak bisitatuko ditu.