Oier Sanjurjo Osasunako jokalari ohia izan dugu Sanfermintza saioan. Balio anitzeko jokalaria izan da Sanjurjo eta atezaina ez ezik, zelaiko beste posizio guztiak ezagutu ditu. Zaleengandik beti jaso izan duen maitasuna eta babesa ere eskertu ditu futbolariak.
Euskara ere izan da hizpide gaurkoan. Izan ere, Sanjurjok "etxetik" dakar euskara eta normaltasunez eta naturaltasunez erabiltzen du futbolaren munduan zein bere egunerokoan. Euskaraz aritzeko eskubidea errespetzearen beharra nabarmendu du kapitain ohiak.