Sanfermintza

Xafan (Herriko Taberna): "Dei egiten diogu jendeari etor dadin, mehatxu eta debekuen gainetik giroaz gozatzera"

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 9a, 12:58

  • Uztailaren 5ean isun mehatxua jaso ondoren bertan behera utzi behar izan zuten antolatutako egitaratua; eskaintza gastronomikoa bete-betean mantendu dute.
  • Emakumeak jasotako erasoaren aurrean "emakumeei jai espazio librea eskaintzeko protokoloa" aktibatu dute. 

Lehenengo egunak gainditu dituzte dagoeneko Herrikoko langileek, "egun gogorrenak dira hasierakoak eta aurten gainera asteburuarekin bat egin dute", azaldu digu Xafanek. 

Uztailaren 5ean, sanferminen bezperan, eguerdian, polizia joan zen eta baimenik ez zutela jakinarazi zien eta isunak jasotzeko mehatxua jaso zuten. 6.000 eurotik gorako isunak ekitaldi bakoitzeko hain zuzen. Xafatek azaldu duenez, "legeak dio langile batek musika jarri dezake tabernan, baina ez dugu lizentziarekin DJ batek musika jartzeko". 2007tik musika jartzen dute eta geroztik "ekarpen xumea egiten saiatzen dira, "baina aurten bertan behera utzi behar izan dugu egitaraua, baldintza horietan ezin dugu programarekin jarraitu". 

"Gaur egungo sanfeminak ez dira garai batekoak bezala eta gaurtik aurrera geroz eta jende gutxiago etorriko da eta gure programa jendea erakartzeko gakoa izaten da. Aurten ez dakigu zer nola ibiliko garen", azaldu du Xafanek. Bi tabernatan 66 langile daude guztira eta jendeari elkartasuna eskatu diote Herriko eta Arrano tabernetatik. 

Halere, dagoeneko 5.000 kroketa baino gehiago eskaini dituzte bermutetan eta beste mordo bat prestatzen ari dira sukaldean datozen egunetarako. Eskaintza gastronomikoa bere horretan mantendu dute eta elkartasun deia egiten dute, jendea bertaratu dadin.  

 ERASOEN PROTOKOLOA

Emakume batek erasoa jasan zuen ostiral gauean eta gertaeraren berri jakindakoan, protokoloa aktibatu zuten. Emakumea babestu eta gizona kaleratua izan zen. Argiak piztu zitutzen eta 15 minutuz dena gelditu zuten bapateko salaketa egiteko. Herriko tabernak eta Arrano elarteak erasotzailea bazara etxean geratzeko eskatzen dute, izan ere, festa aske ospatzeko eskubidea denona da. "Uste dugu horrelako erantzunekin espazio seguruak lortzen ditugula eta emakumeei jai espazio librea eskaintzeko protokoloa, erantzuna eta salaketa da bidea", nabarmendu du Xafatek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!