Sanfermintza

Koldo Martinez: "Penagarria da Kuria kalean gertatzen dena. Irain eta oihuen lehiaketa bat da"

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 8a, 12:58

Gero Baiko zinegotziarekin prozesioaz, abiatu berri den hauteskunde kanpainaz eta jaien nondik norakoez mintzatu gara.

Koldo Martinez Geroa Baiko zinegotzia gerturatu da Zaldi Zuriko estudiora. "Oso urduri" bizi zuen sanfeminetako jaien hasiera, izan ere, "txupinazoa udaletxe barruan hainbatetan bizi izan dut baina aurten lehenengoz goiko solairuan" nabarmendu duenez "oso esperientzia polita eta lagunartekoa izan zen". 

Prozesioa ere izan dugu hizpide Martinezekin. "Penagarria da Kuria kalean gertatzen dena. Irain eta oihuen lehiaketa bat da, batzuk alde eta besteak kontra". "UPN kanpora" oihuen aurrean "immobilismoa" salatu du Martinezek sareetan. "Politika egitea boto gehien daukatenei dagokie eta ez EH Bilduk ez PSNk ez dute mugimendu handirik egin", adierazi du Koldo Martinezek; "gure herritarren parte batek ez du oraindik ulertu zer den demokrazia", gaineratu du.

Hauteskunde kanpainari begira ere jarri gara. PSNren aldeko jarrera espero du Gero Baiko zinegotziak eta "gobernu aurrerakoia ateratzea" espero du, "aurrekoa baino leialagoa eta trinkoago izango dena". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!