Porrotx presaka eta korrika iritsi da Oinez Txokora baina Euskalerria Irratiari prestatu bitartean tarte bat eskaini dio. Kolorez betetako maleta bat ekarri du Porrotxek sanferminetara, "Iruñeako ederrena jaso Euskal Herrian eta munduan zabaltzeko". Zeruaren eta itsasoaren urdina, eguzkiaren eta gariaren horia, amalurraren laranja, emakumeen morea... ortzadar osoa prest dauka Porrotxek ikuskizuna eskaintzeko Oinez Txokoan.
Euskararen aldeko aldarrikapena egiteko unea ere erabili du Porrotxek. Euskalerria Irratiari eskerrak eman dizkio "Euskal Herria euskal herri bihurtzeagatik egunero zuen uhinetatik".