Entzutekoak

Zezenketen aurrean bestelako festa eredua aldarrikatuko du gaur Iruñea Antitaurinak

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 7a, 13:28

Arratsaldeko 19.00etan abiatuko da Udaletxearen plazatik.

Elena Fraile eta Xabier Barber Iruñea Antitaurina plataformako kideak gerturatu dira Zaldi Zuriko Sanfermintzaren estudiora.

Gaur arratsaldean berriro zezenketekin amaitzeko eskatuko dute. “Iruñean posiblea da” nabarmendu dute eta peñei “aurrerapauso bat emateko” eskatu diete “halako tratu txarrekin amaitu dadin”.

Posible izateaz gain “beharrezkoa” dela nabarmendu dute zezenketen aurkako plataformako kideek eta erronka festa “tortura ekintzatik” nola deserrotzean datzala adierazi.

Historia eginez 1979ko festetan uztailaren 8an German Rodrigezen erailketaren urteurrenean “lau peñak erabaki zuten ez sartzea plazan eta giro bikaina izan genuen Gazteluaren plazan izandako merenduan”.

Lehen urrats gisa “zezen plazan gertatzen den astakeriarekin amaitzeko eskatzen dute” eta gero “irekiko da entzierroaren gaineko eztabaida”.

Gaur arratsaldeko kalejira udaletxe plazatik abiatuko da. Txaranga batek lagunduko du. Zezenketik amaitzeko gakoa da peñen jarrera eta horregatik luzatu diete gaurkoan ere eztabaida sustatzeko eskaera. Horregatik gaur “abestu, dantzatu, kantatu eta bestelakoak” eginen dituzte

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!