Familiak gerturatu dira eguerdi parterako Oinez Txokora. Iñigo Orella gerturatu da Euskalerria Irratiaren mikrofonora, Etxarriko ikastolako zuzendaria.
Atzokoa egun intentso eta zoragarria izan zela adierazi du Orellak. Euriak tarte batez etanarazi zuen atzo iluntzeko eskaintza baina festen lehen eguna osatzeko aukera izan zuten.
Lokatza dago gaur Takoneran baina horrek ez du jendea bertara ez joatea eragin.
Familia giroa eta gazteentzako tartea uztartzen ditu Nafarroa Oinezen eskaintzak. Gaurko kontzertuen artean Flitter destakatu du Orellak.
Aurtengo nobedadeen artean puntu morea dago. Eraso sexisten aurrean “gune seguruak” nahi ditu Nafarroa Oinezek eta Bilgune Feministarekin batera jarri dute puntu morea, erasoak ekiditen saiatu eta gertatzekotan horiei beharreko erantzuna emateko