Gazteluaren plazako bigarren zenbakian du egoitza Laba elkarteak. Iker Tubiak hartu du telefonoa bertatik. Labak ere jaso zuen udaltzaingoaren oharra. Hala ere gaur ateak irekiko ditu eta eskaintza kulturala mantentzeko erabakia hartu dute.
Aldaketarik egotekotan horren berri emango dute. Sanferminetan zehar goizeko 10etatik aurrera izanen da irekita Laba 15.00ak arte. Arratsaldez 18.30ean hasiko dira DJak 21.30ak arte. Arratsaldero izanen dituzte musika emanaldiak.