Sanfermintza

Bortzirietan ere lehertu da festa

Euskalerria Irratia 2023ko uzt. 6a, 11:14

Sokatira taldeak jaurtiko du aurten txupinazioa. Ladis Satrustegi Lesakako alkatearekin mintzatu gara. 

Izaera “herrikoiak” du pisu gehien eta herriko “elkarte guztiek badute haien tartea” adierazi du Ladis Satrustegi Lesakako alkateak. “Festa euskalduna, parte hartzailea eta herrikoia eramaten dugu lesakarrok” adierazi du alkateak. Iruindarrak ere “harrituta” gelditzen direla ziurtatu du Lesakara gerturatzean. Giro zalapartatsua atzeman da ere Satrustegiren telefonoaren bestaldean, “urteko egunik onenen hasieraren atarian”.


Ezpata dantzariak bihar aterako dira, uztailaren 7an, Zubigainekoa dantzatzera, hori baita festaren irudi “ikonikoenetako bat”. Sokatira taldeak jaurti du txupinazoa aurten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!